You are currently viewing Begoñako Andra Mariaren eguna
  • Post category:Bisitatu

Urriaren 11an -eguaztena-, Begoñako Andra Mari Bizkaiko lurralde historikoaren zaindariaren eguna ospatuko dogu.

Hona hemen Begoñako basilikan ospatuko diran mezen ordutegia:

  • Bezperan (urriak 10), 18:00, 19:00 eta 21:00etan.
  • Urriaren 1lilan: 9:00etatik 13:00era, orduero eta 17:00etatik 21:00etara, orduero.

Begoñako Andra Mari kofradiak antolatuta, urriaren 10ean, martitzenez, erromerian igoko dira basilikara. Arriaga plazatik atarako dira 19:30etan eta prozesinoan sartuko dira santutegian, gaueko bederatzietako mezan parte hartzeko.

Era berean, kofradiaren eskutik urriaren 11an, eguaztenez, ospatuko diran askotariko jarduerei amaiera emoteko, lore-eskaintza egingo jako Ama Birjinari gaueko bederatzietako Eukaristian.