Webgune honek cookiak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzailerik onena eskaintzeko. Cookie informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta gure taldeari laguntzea webguneko zein ataletan iruditzen zaizun interesgarriena eta erabilgarriena ulertzen.
Birjinaren historia
Begoñako Ama Birjinaren irudia XIII. eta XIV. mendeetako tailu erromantiko-gotikoa da. Egur polikromatuzkoa da eta 117 zm-ko altuera du.
Irudia XIV. mendearen hasieratik zegoen Artagan muinoko ermita txiki batean. Garai hartako Bizkaiko Jauna, Diego Lopez de Haro Jauna edo haren aurreko batzuk izan zitezkeen irudia dohaintzan eman zutenak.
Amatxuren tailua
Irudi hau dala-ta Aita Lizarraldek ondorengo hau idatzi eban 1932. urtean:
“XIV. mendeko irudigintza-lan ederra da, Jaurerriko beste irudi batzuen garaikidea eta bikia, baina apainduraz ederrena eta aberatsena da eta baita debozino gehien jasotzen dauana; denporaren araberako ahizpa nagusien edo txikien ordezkaria izan da Andra Mariaren ikastaro ikonologikoen nazioko lehiaketetan”.
Amatxu munduan
Begoñako Ama Birjinaren aldeko tradizioa, fedea eta debozioa Bizkaiko mugetatik haratago doa eta mundu osoan zehar hedatzen da. Gure Amatxuren presentzia herri eta hirietara eraman dute bizkaitarrek, Ama Birjinaren ama-babesa mantendu nahi zutelako.
Hauek dira Begoñako Amatxu dagoen leku ugarietako batzuk:
- Gaztelugatxeko San Juan (Bermeo)
- Almaciga (Tenerife)
- Gijon
- Madril
- Florida (Madril)
- Miraflores de la Sierra (Madril)
- Sagunt (Valentzia)
- Naguanagua (Venezuela)
- Villa de Bilbao (Mexiko)
























