You are currently viewing Begoñako basilika beste ikuspuntu batetik
  • Post category:Bisitatu

Bilboko Eleizbarrutiak, gaur, Begoñako Amatxuren egunez, dronez grabatutako basilikaren irudien bideoa aurkeztuko dau. Otsailetik aurrera, basilika barruko gaur egungo itxurak hainbat aldaketa izango dau, Vecunia egitasmoari lotutako indusketei hasiera emotea aurreikusita dago-eta. Aste honetan Ignacio Fernandez parrokoak Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan adierazo dauanez, lanak zatika egingo dira eta eleiza kulturako zabalik izango da. 

Artagan mendixkan dagoan santutegian dago Begoñako Andra Mari BIzkaiko zaindariaren irudia. Jente asko joaten da bertara erromes, Andra Maria gurtzera, gainera, auzi historikoak izan dira bertan, mirariak gertatu dira, kuartela egon da… Dana dala, gauza guztien gainetik, otoitz eta isiltasunerako gune izan da.

AErezuma ikus-entzunezko produkzino-etxeak hartutako irudi honeen bidez, santutegiak gordeten dauan hainbat “gauza harrigarri’ ikusi daiteke ikuspuntu berezitik.

Iturria: bizkeliza.org