You are currently viewing Hasi da 2026ko Begoñako Azokarako bilketa
  • Post published:
  • Post category:Parte hartu

2026ko urriaren 26tik azaroaren 20ra bitartean, Begoñako Azoka Misiolari tradizionalarentzat dohaintzan emandako objektuak bilduko dira, Basilikako arkupeetan. Bilketa basilikako arkupeetan egingo da 17:30etatik 19:30etara. Informazio gehiago: 94 412 70 91.

Begoñako Misioetarako parrokia-taldeak bere ohiko azoka misiolaria ospatuko du aurten ere, diru-bilketa misioko herrialde ezberdinetako proiektuetarako izango da-eta. Azoka azaroaren 28tik abenduaren 6ra irekiko da (11etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:30etara). Azken egunean, goizean bakarrik.