You are currently viewing Abuztuaren 15earen ordutegiak
  • Post category:Harrera

Bizkaia prest dago asteburu honetan egutegi mariarreko bi hitzordu esanguratsu bizitzeko, zaindariaren protagonismoarekin: Begoñako Ama Birjina.

Bi egun handietako lehena bihar izango da, abuztuak 14, Begoña Peregrinaren Amatxuko Prozesio Nautikoaren seigarren edizioarekin. Ekitaldi hau Begoñako Kofradiak antolatu du.

Bigarren hitzordua abuztuaren 15ean izango da, larunbatean, goizeko 4:00etatik aurrera mezekin, Begoñako basilikan.

Abuztuaren 15eko Meza Nagusia, 12:00etan, zuzenean emango da webgune honen bitartez. Ospakizunaren amaieran, Beti Jai Alai taldeak ohiko ezpatadantza eskainiko du Amatxuren irudiaren aurrean.

Bizkaiko erakunde nagusietako ordezkariak izango dira eukaristian. Juan Maria Aburto Bilboko alkatea eta Ana Otaduy Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea bertan izango dira. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia ere bertan izango da.